Gizonentzako Euskal Jantziak

Gizonentzako euskal jantzi tipikoen eskaintzaren barruan, brusak  (beltzak, marradunak, mila marradunak…) estilo ezberdinetako alkandorak (bermiotarra, baserritarra, Mao lepokoak, bordatudunak, vainikadunak, edota nerbioekin eskuz egindakoak) eta baita kolore eta ehun desberdinetakoak (mahoia, popelina, lihoa...). Horrez gain mota askotariko galtzak ditugu (lihozkoak, kotoizkoak, mahoizkoak, tergalezkoak, alozdun eta gomadunak, gomarik ez dutenak, galtzamotzak, marradunak, kolore lisodunak, etab.) Txalekoak, kaikuak edo arratiarrak ez dira falta gure eskaintzaren barruan eta nola ez gerrikoak eta txapelak (gorriak, urdinak, beltzak, ezkutudunak, neurrira egindako brodatuekin…) bezalako konplementuak.  Horrez gain kotoizko barruko arropa eskaintzen dugu (kamiseta termikoak, felpazkoak…)