Meltxora

2016_07_06_iban_yoonhyup_02

Gure nortasuna, tradizioa da. Merkatal arloko tradizioa, gurea ehun urte beteak dituen saltokia baita, baina baita ere euskal modaren  tradizio kulturala.  Meltxora-k 1905. urtean ireki zituen ateak baserritar eta arrantzaleak egunerokotasunean janzteko. Ordutik bilakaera handia izan dugu eta gaur egun euskal jantzien erreferentzia gara.

Gure bezeroek edozein ospakizun,  kultura arloko edo gure ohiturekin erlazionatuta dagoen ekitaldietan parte hartzeko imajiinatzen duten janzkera topatzeko bermea izango dute; jai herrikoetatik hasita eta ezkontzetararte. Ezin dugu ahaztu euskal folkorearen barruan, Dantza taldeek Meltxora lagun izango dutela haien jantziak aukeratzerako orduan.

Jantzi tradizionalekin batera (nekazari, arrantzale, baserritarra. mendigozaleak…), gure katalogo zabalak etxeko tresneri eta arropa (euskal mahai-oihalak, euskal motiboekin bordatutako toallak, etb.) eta eskuz egindako artizau-piezak eskaintzen ditu.

Horrelako saltoki batean dugun eskarmentu handia aprobetxatuz Meltxorara gerturatzen den edozein pertsonak  modelo zaharretan oinarritutako eta sorkuntza propioa izango duten jantziak eduki ahal izango du.

Eskarmentu honek ere islada izango du jantzi baten pieza ezberdinak konbinatzeko izango duzuen aholkularitza profesionalean. Guzti hau, Meltxora eta Claudio fundatzaileen bilobaren eta honen semearen gidaritzapean, familia-negozio honetan lanean dihardun laugarren belaunaldia delarik.